Denak

ARRAUTZA, BARRUKOZ KANPORA

huevo-al-reves
MATERIALAK
  • Arrautza bat edo bi
  • Zinta itsasgarria
  • Galtzerdi bat
  • Eltze bat urarekin

NOLA EGITEN DA?

  • Bildu arrautza osoa zinta itsasgarriz.
  • Hartu galtzerdia, eta sartu arrautza galtzerdiaren erdiraino, gutxi gorabehera; kiribildu galtzerdiaren muturrak.
  • Heldu galtzerdia bi muturretatik, eta birarazi arrautza bere ardatzaren inguruan. Jardun horrela, gutxienez 5 minutuz.
  • Zinta kendu gabe, egosi arrautza eltzean; tarteka, eragin.
  • Itzali sua 10 minutu igarotakoan; utzi hozten, eta arrautzari azala kentzen diozunean, barrukoz kanpora aurkituko duzu: gorringoa kanpotik eta zuringoa barruan!
separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies