Denak
ARRAUTZA BAT BOTILAN NOLA SARTU

Sar al daiteke arrautza bat botila baten barruan, arrautza hautsi gabe? Galeper arrautza bat bada, bai, jakina! Eta oilo arrautza bada?
NOLA EGITEN DA?
- Egosi arrautza, eta zuritu.
- Igurtzi botilaren ahoa olio begetalez.
- Piztu paper zerrenda, eta bota botilaren hondora.
- Jarri arrautza botilaren ahoan.
- Papera erretzen denean, harri eta zur geldituko zara! Arrautza bere kasa sartuko da barrura, txintxo-txintxo!

NOLA LITEKE?
Suak botila barneko oxigenoa erreko du, eta halako aire arrarotu bat sortuko da. Barruko presio atmosferiko apalaren eta kanpoko presio atmosferiko arruntaren arteko diferentziaren eraginez, arrautza barrura sartuko da. Elastikotasunari esker sartuko da botilaren ahotik barrura.
