Denak

Azenario mutanteak

zanahorias_mutantes
MATERIALAK
  • Hiru azenario (tamaina berekoak, gutxi gorabehera)
  • Hiru edalontzi edo ontzi
  • Ura
  • Gatza

Hartu antzeko tamaina duten 3 azenario eta egin esperimentu dibertigarri hau; ura eta gatz pixka bat baino ez duzu behar. Emaitzek harritu egingo zaituzte!

Etxeko esperimentu hau oso erraza da, eta erabat segurua. Funtsean, antzeko tamaina duten hiru azenario sartu behar dituzu substantzia ezberdinetan, 2 egunez, eta zer gertatzen den ikusi.

NOLA EGITEN DA?

  • Prozedura oso sinplea da. Lehendabiziko edalontzia txorrotako urez beteko dugu.
  • Bigarren edalontzian gatz arrunta botako dugu, edalontzi erdira arte gutxi gorabehera, eta ura botako dugu goraino bete arte, gatzun antzeko bat lortzeko.
  • Hirugarren edalontzia hutsik utziko dugu.
  • Edalontziak prest daudenean, azenario bana sartuko dugu edalontzietan eta 48 orduz utziko ditugu bertan.

     

separator

ZER GERTATUKO DA?

Ikusiko dugu urez beteriko edalontzian dagoen azenarioa handitu egin dela; gatz eta urez beteriko edalontzian dagoen azenarioa deshidratatu egin dela eta, hortaz, txikiagotu egin dela. Azken azenarioa, ezen substantziatan sartuta ez dagoena, bere horretan mantenduko da.

to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies