Denak
BANANAZKO KANDELA

NOLA EGITEN DA?
- Aukeratu banana bat, ez oso okerra.
- Moztu erditik, eta zuritu.
- Jarri zutik plater batean, kandela balitz bezala.
- Goiko aldean, sartu intxaur zatitxo bat.
- Piztu intxaurra metxero batekin, eta tatxaaaaaan! Kandela piztuta!
Esperimentu honen onena da nahi dugunean kandela itzali eta jan dezakegula!

NOLA LITEKE?
Intxaurrek olio asko dute barruan; horregatik, su ematen badiezu, erre egiten dira eta luzaroan irauten du haien garrak pizturik. Gainera, intxaurrak oso goxo gelditzen dira bananarekin nahastuta, eta bitamina asko dituzte gure gorputzarentzat!
