Denak
COCACOLA ITURRIA

NOLA EGITEN DA?
- Oso-oso garrantzitsua! Etxe guztia Coca Colaz bete nahi ez baduzue, hobe esperimentua kalean egitea.
- Sartu mendazko pilulak botilan, bata bestearen atzetik, bizkor-bizkor.
- Urrundu ahal bezain laster; bestela, iturri gozo-gozo batean bainatuko zara.

ZER GERTATUKO DA?
Mendazko pilulen gainazal zimurtsuaren eraginez, edaritan disolbatuta dagoen karbono dioxidoa askatzen hasiko da. Coca Cola apar bihurtuko da, horrela, eta indarrez irtengo da botilatik, iturri bat balitz bezala.
