Denak

EGIN ZURE LENTEAK, LENTEEK NOLA DIHARDUTEN JAKITEKO

lentes
MATERIALAK
  • Litroko plastikozko botila garden bat
  • Errotulagailu iraunkor bat, beltza
  • Kuterra
  • Guraizeak
  • Orriak bereizteko plastikozko orri lodi bat
  • Erregela bat
  • Plastilina
  • Ura
  • Linterna bat
  • Heldu baten laguntza

Lenteek duten formagatik eta argia islatzeko duten ahalmenari esker, aukera ematen duten objektuak berez diren baino handiago edo txikiago ikusteko. Efektu optiko hori erabiltzen da, besteak beste, ikusmen arazoak zuzentzeko, adibidez, miopia eta hipermetropia zuzentzeko, kristal graduatuen bidez (ikusteko betaurrekoak!).

NOLA EGITEN DA?

  • Hartu botila, eta errotulagailua eta erregela erabiliz marraztu 5 cm zabaleko 2 eraztun.
  • Egin kuterrarekin irekiune bat lerroen gainean, eta, gero, moztu eraztunak guraizeekin.
  • Marraztu plastikozko orri lodian, 4 laukizuzen errotulagailuarekin: 2 laukizuzen, 12x8 cm-koak, eta, beste 2, 5x7 cm-koak.
  • Moztu laukizuzenak guraizeekin.
  • Hartu eraztun bat, eta zapaldu erditik.
  • Jarri 12x8 cm-ko laukizuzen baten gainean, 1 cm altuko plastilinazko oinarri bat, eta finkatu eraztuna gainean. Prest duzu lente konbergentea!
  • Moztu beste eraztuna erditik, 2 erdi berdinetan.
  • 12x8 cm-ko beste laukizuzenaren gainean, jarri 2 cm-ko plastilinazko oinarri bat, eta finkatu gainean eraztunaren 2 erdiak, irudian ikusten den bezala.
  • Erabili 5x7 cm-ko bi laukizuzenak lentearen aldeak ixteko, eta finkatu plastilinarekin. Prest duzu lente dibergentea!
  • Bete lenteak urez, eta jarri kolore zuriko gainalde baten gainean.
  • Piztu orain linterna, eta pasarazi argia lente bakoitzean zehar.
separator

ZER GERTATUKO DA?

Lente konbergente batetik irteten den argia lente dibergentetik irteten denaz oso bestelakoa da.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies