Denak

ETXEAN EGINDAKO BONBILA

circuito-electrico
MATERIALAK
  • Ohol bat, 20 cm x 20 cm-koa, gutxi gorabehera (plastikozko edo kartoizko oinarri bat ere erabil daiteke)
  • Bonbilla elektriko bat
  • Kable zati bat, egoki irizten zaion neurrikoa (ahal izanez gero, hobe da bi kable erabiltzea: bakoitza kolore batekoa bada, hobe)
  • Korrontea eteteko etengailu bat
  • Bateria arrunt bat (pila ere deitua)
  • Lanpara etxe bat

TEORIA APUR BAT…

Zirkuitu elektriko deritzo, funtsean, korronte elektriko batek (karga elektrikoen, elektroien, mugimendua) egiten duen bideari. Bide hori pila baten terminal batean hasten da, eroale elektriko batean barrena igarotzen da (kobrezko haria), erresistentzia batera iristen da (fokua), eta, han, energia elektrikoaren parte bat kontsumitzen da; ondoren, eroalean zehar, etengailu batera iristen da, eta, handik, pilaren beste terminalera.

 

Hauek dira zirkuitu elektriko baten oinarrizko osagaiak: korronte elektrikoa sortzeko sorgailu bat –kasu honetan, pila–; eroaleak (hariak edo alanbrea), korrontea erresistentzia foku batera eramateko, eta, ondoren, etengailura, alegia, kontrol gailu batera

separator

NOLA EGITEN DA?

  • Itsatsi bateria, etengailua eta lanpara etxea oholean
  • Moztu hiru kable zati, eta zuritu muturrak (bi koloretako kableak erabiliz gero, erabili kolore bateko kablea 2 negatiboetarako, eta beste kolorekoa positiborako)
  • Lotu kable zatietako bat pilaren polo negatiboari eta bestea etengailuari; kontuan hartu etengailuak itzalita egon behar duela
  • Etengailuaren beste muturretik, konektatu aurrekoaren kolore bereko kable bat lanpara etxeari
  • Itxi konexioen zikloa, lanpara etxea bateriaren polo positiboari lotuz, aurrekoaz bestelako kolore bateko kablea erabiliz
  • Jarri bonbilla lanpara etxean; ziurtatu ongi estututa dagoela, baina ez egin presio handirik, hautsi ez dadin
  • Denak behar bezala funtzionatze duela egiaztatzeko, piztu etengailua; bonbilla piztu egin beharko litzateke
separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies