Denak

Etxeko estalaktitak

estalactitas
MATERIALAK
  • Bi edalontzi
  • Platertxo bat
  • Kotoizko haria
  • Klip pare bat
  • Ura
  • Gatza

Sortu erraz zeure leize propioa, estalaktitak barne. Estalaktita bat 2,5 cm hazteko 100 urte inguru behar izaten dira. Hala eta guztiz ere, esperimentu erraz eta interesgarri honen bitartez, kobazulo batzuetan ikusten ditugun estalaktitak eta estalagmitak nola sortzen diren ikusiko dugu azkar. Gainera, bi edalontzi, ura, gatza eta soka bat baino ez dituzu beharko!

NOLA EGITEN DA?

  • Ur bero eta gatzez disoluzio asea prestatuko dugu.
  • Edalontzi biak disoluzio horrez beteko ditugu.
  • Platertxoa bi edalontzien artean jarriko dugu.
  • Klipak kotoizko hari zati baten muturretan lotuko ditugu.
  • Haria bi edalontzietan sartuko dugu, zati bat platertxoaren gainean esekita utzita.

Ikusiko dugu ura tantaz tanta eroriko dela platertxoaren gainean eta gatz-kristalak sortuko direla hariaren gainean zein platertxoan. Prozesua oso motela da, eta zenbait egun behar ditu.

to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies