Denak
Etxeko konfetiak botatzekoa

NOLA EGITEN DA?
- Lehenik eta behin puxika puztu behar dugu. Jarraian puxikatik aireak ihes egin ez dezan, zenbait bira emango dizkiogu ahokoari eta arropa esekitzeko pintza batez eutsiko dugu.
- Ondoren, plastikozko botila hartu eta goiko aldetik moztuko dugu, inbutu baten antzeko zerbait eskuratzeko moduan.
- Horretarako, oso garrantzitsua da pertsona heldu baten laguntza edukitzea, punta zorrozdun artaziak erabiltzea arriskutsua izan daiteke eta.
- Ondoren, botilaren alde moztuarekin atzamarretan ebakirik ez egiteko, zinta itsaskorrez estaliko dugu.
- Jarraian, puxikaren ahokoa plastikozko botilaren ahoan jarriko dugu, tapoia kenduta.
- Botilaren ahoa baino handiagoa den paper zati bat moztu behar dugu orain, eta haren barruan sartuko dugu, tapoi funtzioa bete dezan. Bukatzeko, botila konfetiz beteko dugu eta prest daukagu jaurtigailua!
