Denak

HIRU DIMENTSIOTAN IKUSTEKO BISOREA

Visor  tridimensional_ok
MATERIALAK
  • Kalkatzeko paper zati bat
  • Arkatza
  • Kartoi mehe bat, beltza
  • Guraizeak
  • Paisaien argazkiak edo marrazkiak

NOLA EGITEN DA?

  • Kalkatu gurutze bat, marrazkian ikusten den bezala, 30 x 20 cm-ko kartoi mehe beltz batean.
  • Moztu gurutzea guraizeekin.
  • Jarri argazki edo marrazkia mahai batean, eta eutsi kartoi meheari irudian ikusten den bezala.
  • Begiratu irudiari segundo batzuez gurutzean zehar, begiak kliskatu gabe.
separator

ZER GERTATUKO DA?

Harrigarria! Irudi laua 3 dimentsiotan ikusten da!

separator

NOLA LITEKE?

Burmuina ohituta dago irudiak 3 dimentsiotan ikusten. Gurutzearen formak argazkiaren ertzak estaltzen dituenez, zure garuna ez da konturatzen irudia laua dela eta benetako paisaia balitz bezala eta 3 dimentsio balitu bezala interpretatzen du. Ilusio optiko bat da.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies