Denak

Jausten ez den ura

agua-que-no-cae
MATERIALAK
  • Kristalezko edalontzi luze bat
  • Karta sortako karta bat, edozein
  • Erretilu edo ontzi bat (badaezpada ere)
  • Ura

NOLA EGITEN DA?

  • Hartu edalontzi luze bat, eta bete urez goraino, doi-doi, gainez egin gabe.
  • Edalontzia betetakoan, hartu karta bat, eta jarri edalontziaren gainean, estalkia balitz bezala.
  • Orain, hartu edalontzia kontu handiz, eta eman buelta, buruz behera gelditu arte. Ikusiko duzu: ura ez da jausten.
separator

NOLA LITEKE?

Kartarengan bi gertaerak dute eragina: uraren pisuak eta presio atmosferikoak. Presio atmosferikoa uraren pisua baino handiagoa denez, gorantz bultzatzen du karta, eta horregatik ez da ura jausten. Argi ibili, ordea! Karta mugituz gero, dena isuriko da!

BIDEOA

to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies