Denak

KALEIDOSKOPIOA

calidoscopio
MATERIALAK
  • 20 cm luzeko kartoizko tutu bat (sukaldeko paperaren tutua, esate baterako)
  • Kartoi mehe zati bat, beltza
  • Plastikozko poltsa bat, gardena
  • Plastikozko poltsa bat, gardena
  • Erregela
  • Arkatza edo errotulagailua
  • Kuterra
  • Orriak bereizteko plastikozko lau orri lodi
  • Tipula papera
  • Guraizeak
  • Gomazko zerrenda bat
  • Zinta itsasgarria
  • Koloretako bolatxoak, paper zatiak, koloretako paper pinportaduna, etab.
  • Eranskailuak eta opariak biltzeko papera

NOLA EGITEN DA?

  • Marraztu 20 x 10 cm-ko laukizuzen bat, plastikozko orri garden batean.
  • Moztu eta marraztu hiru lerro, laukizuzen berdinak eratzeko moduan, irudian agertzen den moduan (adi: laukizuzenetako batek zabalagoa izan behar du).
  • Tolestu plastikoa lerroei jarraituz –hiruki formako egitura bat lortuko duzu horrela–, zerrendarik luzeena kanpoko aldean utzita.
  • Itsatsi zinta itsasgarriaz zerrendarik zabalena.
  • Sartu triangelua kartoizko tutuan.
  • Jarri tutua bertikalean, kartoi mehe beltz baten gainean.
  • Marraztu ingurua, disko bat lortzeko; egin zulo bat diskoaren erdian, eta itsatsi tutuaren mutur batean, zinta itsasgarria erabiliz.
  • Tutuaren beste muturrean, jarri plastikozko poltsa garden baten zati bat, eta zapaldu, beheragune bat sortzeko. Jarri koloretako bolatxoak, koloretako paper zatitxo txikiak, etab.
  • Jarri tipula papera bolatxoak eta papertxoak dituen plastikozko poltsa zati horren gainean.
  • Jarri gomazko zerrenda bat, paperari eta plastikoari eusteko. Ziurtatu dena ongi eutsita dagoela.
  • Moztu soberako zatiak, eta apaindu tutua opari paper edo eranskailuekin.

Kaleidoskopioa prest dago! Orain, hartu, eta begiratu kartoi mehe beltzaren zulotik barrena, tutua birarazten duzun bitartean. Begira zer forma eta kolore politak!

separator

NOLA LITEKE?

Kaleidoskopioa oso antzinako jostailu optiko bat da, baina gaur egun ezagutzen dugun moduan 1816an aurkeztu zuen ofizialki David Brewster eskoziar fisikariak, eta patentatu.

Bisorearen kontrako ertzean, kaleidoskopioa birarazten ikusiko dugun ikuskizuna sortzen duten elementuak daude (hau da, bolatxoak eta paper zatitxoak). Orain, pentsa dezagun hiru ispiluko kaleidoskopio bat dugula; kasu horretan, oinarria hirukia litzateke, eta isla hiru ispilu horien barruan sortuko litzateke, haren erdian agertzen den guztia infinitu aldiz erreproduzitzeko moduan. Bisoretik begiratzean, 3 ispilu horiek ehunka bider erreproduzitutako irudi bat ikusten dugu, ispiluek elkar islatzen baitute, ispilu baten barruko ispilu baten ikuskizun infinitua sortuz. Ispiluen arteko distantziaren (gradutan) araberakoa izango da erdian agertzen den irudiaren erreprodukzioa. Adibide honekin, ispiluak bata bestetik 45º-ra daudenean, zortzi irudi bikoitz sortzen dira; 60º-ra egonez gero, sei; eta 90º-ra badaude, lau. Interesgarria, ezta?

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies