Denak
KANDELA ETA IMANAK

NOLA EGITEN DA?
- Piztu kandela.
- Hurbildu imanera; garra imanetik aldentzen hasten dela ohartuko gara.
- Kandela 2 imanen artean ezarrita, berriz, gorantz igoko da garra, bi imanetatik ihesi bezala.

NOLA LITEKE?
Imanek propietate magnetikoak dituzte; hau da, burdina erakartzen dute. Imanek indar handiz erakartzen ez dituzten gaiei, erakarpen ahuleko gaiei, paramagnetiko deitzen zaie, eta, aldiz, indar handiz aldaratzen ez dituztenei, diamagnetiko.
Kandelak egiteko, parafina erabiltzen da. Kandela piztean, beroak urtu egiten du parafina, eta metxak xurgatzen du likido hori; gero, lurrundu egiten da, eta, oxigenoarekin bat egitean, konbustioa gertatzen da. Ur lurrunak eta karbono dioxidoak parte hartzen dute gertaera horretan, eta biak ala biak dira diamagnetikoak.
