-
Botila bat - 1 litro
-
Inbutu bat
-
Ura
-
Olioa
-
Elikagaientzako koloratzaile likido pixka bat (gustukoen duzun kolorekoa)
-
Pastilla eferbeszente pare bat
-
Linterna bat
NOLA EGITEN DA?
- Botila hartu eta, inbutuaren laguntzaz, ur baso baten ¾ botako ditugu barruan.
- Jarraian, olioa botako dugu, botila ia goiraino bete arte.
- Minutu batzuez atseden hartzen utziko dugu, olioa eta ura erabat bereizita geratzen diren arte; olioa goialdean eta ura behealdean.
- Elikagaien koloratzailea gehituko diogu, hamar tanta. Tantak olioa zeharkatuko dute eta urarekin nahastuko dira.
- Azkenik, pastilla eferbeszenteak erdibitu eta botilan sartuko ditugu.
- Botila gorde dezakezue (tapoia jarrita, jakina) eta nahi duzuenean berriro erabili; beste pastilla eferbeszente bota besterik ez da behar.