Denak

LIKIDOA EDO SOLIDOA

maicena
MATERIALAK
  • Ontzi bat
  • Ura
  • Arto irina (ez arto irin espres horietakoa)

NOLA EGITEN DA?

  • Bete ontzia urez, eta gehitu arto irina, pixkanaka nahastuz, ore edo ahi homogeneo eta ez oso trinko bat lortu arte. Orea trinkotu ahala, jabetuko gara gero eta zailtasun handiagoa dugula nahasteari eragiteko.
  • Ahia prestatutakoan, gure esperimentuaren portaeraz jabetzen hasiko gara.
  • Eskua ahian mantso-mantso sartu eta bizkor ateratzen saiatuko gara. Zergatik ezin dugu eskua atera?
  • Ahiaren gainaldea joko dugu, indarrez. Zergatik ez zaigu eskua hondoratzen?
  • Hartu ahi pixka bat, eta aztertu nola irristatzen den gure eskuan. Orain, eskua indarrez itxiz gero, ahia trinkotu egingo da. Zer da, orduan? Jariakina edo solidoa?
separator

NOLA LITEKE?

Jariakin newtondarra deritzo esfortzu iraunkor baten pean aplikatutako esfortzuaren abiadura zuzenki proportzionalean deformatzen duenari; esate baterako, urari.

Antzera gertatzen da harea mugikorrekin. Bat-bateko mugimenduen eraginez, harea eta ur nahastea zurrunagoa bihurtzen da, eta mugimenduak zailtzen ditu, hainbeste, non ia ezinezkoa baita harea mugikorretatik irtetea.

separator

BENETAN INTERESGARRIA!

Balen kontrako jakak fabrikatzeko ikerketak egiten ari da era horretako jariakinekin; izan ere, abiadura handia daraman jaurtigai baten energia xurgatzeko ahalmena dute, eta, aldiz, malgu iraun dezakete inolako inpakturik jasaten ez badute.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies