Denak

LIMOIEKIN EGINDAKO PILA

pila-de-limones
MATERIALAK
  • Limoiak
  • Kobrezko hari zati bat
  • Klipak

NOLA EGITEN DA?

  • Desegin klipen tolesak, klipak ahalik eta luzeen gelditzeko moduan.
  • Hartu kobrezko haria, eta moztu kliparen luzera bereko zati bat.
  • Sartu kobrezko haria eta klipa limoian, bata bestearen aldamenean.
  • Ukitu mihiaz bi metal zatien beste muturrak aldi berean; ikusiko duzu zer ziztadatxo! Arranpa moduko bat sentituko duzu; baina ez izan beldurrik, oso arina izango da eta!
separator

zer gertatuko DA?

Bi material desberdinetako hariek, limoiaren garraztasunak eta mihiaren hezetasunak zirkuitu elektriko bat sortzen dute, pila txiki moduko bat. Limoiaren garraztasunak elektrolito modura dihardu; horrela deritze, hain zuzen, korrontea eroateko ahalmena duten likidoei.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies