Denak

Nola egin iparrorratz bat ez galtzeko

brijula-casera
MATERIALAK
  • Iman 1
  • Jostorratz 1
  • Kortxo zati 1
  • Zinta itsaskorra
  • Plater sakon bat
  • Ura

Txangoan edo pasieran joaten garenean, iparrorratza ezinbesteko tresna da gure motxiletan, lagungarri izango baitzaigu non gauden jakin eta ez galtzeko.

NOLA EGITEN DA?

  • Lehenik eta behin, jostorratza imanean igurtzi 20-30 aldiz, norabide berean beti; horrela jostorratza magnetizatuta geratuko da.
  • Ondoren, jostorratza kortxo zatian jarri, zinta itsaskorrez eutsita, irudian ikus daitekeenez. Gogoan izan jostorratzak kortxoan zentratuta egon behar duela, alde bietatik pixka bat irtenda. 

    Kortxoa urez beteriko plater batean jarri behar dugu, biraka hasiko da, baina gelditu eta norabide jakin batera adierazten duen arte; kortxoa mugitu arren, leku berera itzuliko da, eta jostorratzaren puntak iparra adieraziko du.

  • Eta badago! Hortxe daukagu iparrorratza, prest edozein momentutan erabiltzeko.
separator

NOLA LITEKE?

Lurra iman erraldoi baten antzekoa da, eta nukleo deritzon erdigunea burdina eta nikelez osatua dago, metal magnetikoak biak. Iparrorratzaren funtzionamendua oso erraza da; orratz magnetizatu bat du, lurraren iman handiaren indarrak erakartzen duena eta, horrela, beti markatzen du planetaren iparraldea.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies