Denak

Nola egin izotz punpak

pomapa-de-hielo
MATERIALAK
  • Punpak egiteko gailua eta ontzia, ur eta xaboiarekin
  • Hotza! 0ºC-tik beherako hotza

NOLA EGITEN DA?

  • 0ºC-tik beherako tenperatura egiten duen toki baten egon behar duzue
  • Hartu punpak egiteko gailua, eta egin putz!
  • Berehala, harrapatu punpa punpak egiteko gailuaren giderrarekin, eta itxaron.
  • Pixkanaka, punpa izoztu egingo da; izotz punpa bihurtuko da, lehertu aurretik. Bai dibertigarria!
separator

NOLA LITEKE?

Hainbeste hotz egin ez arren ere egin dezakezue esperimentu hau etxean. Horretarako, erabili ur eta xaboi nahastea, eta, edateko lasto baten laguntzaz, jarri punpa gainalde lau batean (adibidez, erretilu edo plater batean), eta sartu izozkailuan, kontu handiz, punpa lehertu ez dadin. Nahi izanez gero, egin punpa bat baino gehiago, baten bat hautsi arren beste batzuk edukitzeko. 30 minutu eta ordubete bitarte itxaron beharko duzue; nahi baduzue, 15 minutuan behin begiratu nola ari den izozten, baina kontu handiz…

to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies