Denak
Pilota flotatzailea

NOLA EGITEN DA?
- Lehorgailua piztu eta pilota aire-korrontearen erdigunean utzita, ikusiko dugu bertan geratzen dela, erori gabe

NOLA LITEKE?
Pilota aire-korrontearen erdian geratzen da, erori gabe eta bere ardatzaren inguruan biraka.
Pilotatxoaren pisuaren arabera, lehorgailutik hurbilago edo urrunago geratuko da zintzilik.
Ikusiko dugu lehorgailua pixka bat okertuta ere pilotatxoa ez dela eroriko eta, lehorgailua (pilotatxoarekin batera) hormara hurbiltzen badugu, pilotak gora egingo duela.
