Denak
PIPERHAUTSA IHESI!

NOLA EGITEN DA?
- Bete plater sakona urez.
- Bota piperrauts beltz pixka bat.
- Sartu hatza plateraren erdian; ez da ezer gertatzen.
- Orain, jarri xaboi likido pixka bat behatzean, eta sartu behatza platerean.
- Hara! Begira nola doan piperrautsa gure hatzarengandik ihesi!

NOLA LITEKE?
Piperrautsa igerian dago ur gainean.
Azalean, ur geruza trinkoagoa da, molekulen arteko indarragatik. Gainazal tentsioa deritzo.
Xaboia platerean sartzean, apaldu egiten da gainazal tentsioa erdialdean, eta horrek ihes eginarazten dio piperrautsari!
