-
3 ur puxika txiki
-
Azkoin handi bat (azkoin zabal samarra beharko duzu, puxikak nahiko solte geldi daitezen eta zulotik ura sar dadin)
-
Plastikozko botila bat
-
Ura
NOLA EGITEN DA?
- Aukeratu hiru ur puxika, zuen gustuko kolorekoak edo koloretakoak.
- Sartu hiru puxikak azkoin batean, ahoa pixka bat kanpora gelditzen zaiela.
- Sartu eskuz egindako itsaspeko hori urez betetako botila batean, eta itxi botila.
- Estutu botilaren beheko aldea eskuaz. Begira nola jaisten diren puxikak hondoraino! Botila estutzeari uzten diozunean, berriz, gainalderaino igoko dira, berriro, eta ur gainean geldituko dira.