Denak

TAUMATROPOA

taumatropo
MATERIALAK
  • Kartoi bat
  • Paper bat
  • Arkatza edo errotulagailua
  • Lokarri edo zotz bat

NOLA EGITEN DA?

  • Hasteko, moztu kartoizko zirkulu bat eta kartoizkoaren neurri bereko paperezko bi zirkulu.
  • Egin marrazki bat paperezko zirkulu horietako bakoitzean. Marraztu kaiola zirkulu batean, eta txoria, bestean.
  • Orain, itsatsi marrazkien paperak kartoiaren alde banatan. Kontuan hartu taumatropoa lokarri batez birarazi behar baduzu, marrazkietako bat buruz gora eta bestea buruz behera itsatsi behar dituzula; izan ere, zirkulua gora eta behera biratuko da. Aldiz, egurrezko zotz bat erabili nahi baduzu, itsatsi biak berdin orientatuta, zirkulua ezker-eskuin biratuko baita.
  • Itsatsi lokarria edo zotza bi marrazkien artean, zirkulua bitan erdibituta gelditzeko moduan.
  • Eta, orain, birarazi, eta gozatu emaitzaz!
separator

NOLA LITEKE?

Taumatropoaren funtzionamendua erretinaren iraunkortasunaren printzipioan oinarritzen da; printzipio horren arabera, benetako irudia desagertu ondoren irudia erretinan gelditzen da segundo hamarren batez. Taumatropoa biraraztean, bi irudiak hain bizkor agertzen eta desagertzen dira, hurrenkeran, non gure garuna ez den gai bi irudiak bereizteko eta iruditzen zaion irudi bakarra osatzen dutela.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies