Denak

TXANPON JAUZIKARIA

moneda-saltarina
MATERIALAK
  • Kristalezko botila bat
  • Botilaren ahoaren neurriko txanpon bat
  • Ura

Esperimentu honetan, txanpon batek magiaz bezala jauzitxoak egin ditzan lortzen saiatuko gara. Gauza zaila badirudi ere, ez duzu beharko botila bat eta ur pixka bat besterik. Egizu esperimentua!

NOLA EGITEN DA?

  • Lehenik, izozkailuan sartuko dugu kristalezko botila, hutsik eta irekita. Hogeita hamar bat minutuz utzi behar dugu, esperimentuak ongi funtziona dezan.
  • Atera baino pixka bat lehenago, 5 xentimoko txanpon bat hartuko dugu –botilaren ahoaren neurri bertsuko txanpon bat behar dugu, baina ez barrura jausteko bezain txikia–, eta busti egingo dugu.
  • Hogeita hamar minutu igarotakoan, atera botila izozkailutik, eta jarri, berehala, txanpon bustia botilaren ahoan. Ikusiko duzu nola hasiko den jauzika bera bakarrik!
separator

NOLA LITEKE?

Esperimentu honetan, txanponak “jauzi” egiten duela dirudi, txanpona dagoelako botilaren barruko airea ateratzeko bide bakarrean. Botilako airea berotu egingo da, eta, barneko presioak gora egingo duenez, aireak irtenbide errazena bilatuko du ihes egiteko: botilaren ahoa, txanpon txiki bat beste oztoporik ez baitu hor. Maiz jauzi egingo du hasieran, eta gutxiago, gero, presio aldea apalduz joango baita denborak aurrera egin ahala.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies