Denak

Ura badoa!

agua_que_camina
MATERIALAK
  • Kristalezko 3 edalontzi
  • Jakientzako koloregaiak
  • Ura
  • Paper xurgatzailea (sukaldekoa)

NOLA EGITEN DA?

  • Jarri edalontzi huts bat erdian, eta urez betetako beste bi edalontzi haren aldamenetan.
  • Koloreztatu 2 edalontzietako ura bi koloretako koloregaiez (erabili kolore primarioak; adibidez, horia eta urdina).
  • Jarri paper orri bat urez beteriko edalontzietan, ertz bat tolestuta duela, paperaren ertza edalontzian sartuta gelditzeko moduan. Egin gauza bera urez beteriko beste edalontziarekin.
  • Itxaron minutu batzuk, harik eta urez beteriko 2 edalontzietako ura paperean "oinez" hasi eta edalontzi hutsera jausten den arte.
separator

ZER GERTATUKO DA?

Bi edalontzietako ur koloreztatua paperezko 2 orrietan gora igo, eta erdiko ontzira isuriko da; ontzian, nahastu egingo dira bi koloretako urak, eta beste kolore bat agertuko da. Esperimentu honetan, kapilaritatea deritzon likidoen propietateak parte hartzen du. Hain zuzen ere, kapilaritatea deritzo likido batek grabitateari kontra eginez papereko hoditxo txikietan (kapilarrak) gora igotzeko duen ahalmenari.

separator

NOLA LITEKE?

Molekulak elkarri “itsasten” zaizkie (kohesioa), eta gainazaleko tentsioa sortzen dute horrela itsatsirik; "azal" moduko bat eratzen dute, eta azal horrek eusten dio urari loturik (azter dezagun, adibidez, tanta bat). Ur molekulak beste gauza batzuei ere itsasten zaizkie, ordea, adibidez, kapilarren paretei; horri adhesioa edo itsaspena deritzo. Gure esperimentuan, paper xurgatzailearen kapilarrei itsasten zaizkie, eta uraren gainazala gainazaleko tentsioaren ondorioz loturik dagoenez, paperari itsatsitako molekulek arrastaka eramaten dute. Horrela, ura edalontzi batetik bestera igarotzen da, molekulaz molekula.

to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies