Denak

UZTAI HEGALARIAK

electroestatica
MATERIALAK
  • Puxika bat
  • Plastikozko poltsa bat
  • Guraizeak
  • Artile zati bat, edo gure ilea

Esperimentu honetan, plastikozko uztai batek hegan egin dezan eta mugi dadin lortuko dugu, hura ukitu gabe! Magotzat hartuko zaituzte lagunek!

NOLA EGITEN DA?

  • Gure uztai hegalaria egiteko, plastikozko poltsa mahai baten gainean edo beste gainalde batean jarri, eta ongi zabalduko dugu, lehenik. Ongi zabaldutakoan, luzetara tolestuko dugu, lau zatitan.
  • Ondoren, moztu poltsaren beheko aldea, neurtu puntu horretatik hiruzpalau hatz, eta moztu berriro. Hartu moztutako zatia, eta ireki: hortxe dugu gure uztai hegalaria!
  • Beste alde batetik, puxika puztu eta lotu egingo dugu. Gure uztaiak “hegan” egin dezan, puxika artilezko jantzi baten kontra edo gure ilearen kontra igurtzi behar dugu, baita uztaiaren kanpoko aldea ere. Ondoren, gora jaurtiko dugu plastikozko uztaia, igurtzitako aldea behera begira duela, eta haren azpian jarriko dugu puxika. Ikusiko duzunez, elkar aldaratuko dute modu iraunkorrean, eta uztaia dilindan dagoela irudituko zaigu.
separator

NOLA LITEKE?

Uztaia eta puxika artilearen edo ilearen kontra igurztean, karga negatiboz kargatu dira. Imanetan bezala, zeinu bereko kargek elkar aldaratzen dute, eta, hala, puxika uztaiaren azpian jartzean, plastikozko uztaia gora igoarazten du, eta plastikoa hegan gelditzen da, oso arina delako.

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies