Denak

XABOI HODEIA

nube_de-jabon
MATERIALAK
  • Ivory Soap edo Boliko xaboi pastilla bat (ez, ez du balio beste era bateko xaboia erabiltzea)
  • Mikrouhin labea
  • Heldu baten laguntza, esperimentua ikuskatzeko

NOLA EGITEN DA?

  • Sartu xaboi pastilla mikrouhin labean (plater batean, ahal bada).
  • Berotu bi minutuz, goreneko potentzian.
  • Begiratu nola handitzen doan “munstro zuria”.
  • Ireki labea, eta itxaron hoztu arte. Oso bero egongo da! Atera krispeta erraldoi bihurtutako xaboia labetik.
  • Pixka bat hoztutakoan, eskulturak, forma askotako xaboiak… egiteko erabil dezakezu.
separator

NOLA LITEKE?

Esperimentu honetan, Charlesen Legea betetzen da, gasen legeetako bat. Teoria horren arabera, “presio konstantean dagoen gas kantitate jakin baten tenperatura areagotzean, gasaren bolumena handitu egiten da, eta tenperatura hoztean, gasaren bolumena txikitu egiten da".

separator
to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies