Denak

Zulatu poltsa, urak ihes egin gabe

Agujerear_bolsa
MATERIALAK
  • Zip-up poltsak (ezinbestekoa da era horretako poltsak erabiltzea; bestela, esperimentuak huts egingo du)
  • Arkatzak, ongi zorroztuak eta epai biribilekoak
  • Ura

NOLA EGITEN DA?

  • Bete poltsa urez –erdiraino, gutxi gorabehera–, eta itxi.
  • Zulatu poltsa arkatz biribil batekin. Arkatzak oso ongi zorroztua egon behar du, eta ahalik eta zuzenen sartu behar da, poltsari ahal bezain zulo txikiena egiteko.
  • Kontu handiz, egin gauza bera gainerako arkatzekin.
  • Poltsa ez da hausten!
separator

AXKARRENENTZAKO AZALPENA

Plastikozko poltsak polimeroz eginda daude: molekula kate malguak dira polimeroak, eta malgutasun horrek ematen die poltsei elastikotasuna, hain zuzen ere. Esperimentu honetan erabili beharreko poltsak plastiko berezi samar batez egiten dituzte; izan ere, bereziki diseinatuta dago tenperatura altuak eta, batez ere, baxuak jasateko, eta, horretarako, erresistentzia handiko polimero bat erabiltzen da. Poltsa urez beteta dagoenean, plastikoak presioa jasaten du, eta, egoera horretan, zerbaitekin zulo bat egitean, polimeroa zulo horren inguruan bere monomero katea berregiten saiatzen da, puntuen arteko azaleko tentsioari eusten dio, eta, horrela, ez du ia tarterik uzten arkatzaren eta poltsaren artean.

to top button

COOKIE-EN ERABILERA

Esperimentuak.eus-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago: Cookien politika

ACEPTAR
Aviso de cookies