Denak
Zurrunbiloa, botila baten barruan

NOLA EGITEN DA?
- Bete flaskoa urez, goraino
- Bota platerak garbitzeko xaboia (zorrotada eder bat)
- Itxi flaskoa ongi, eta astindu

ZER GERTATUKO DA?
- Flaskoa edonola astintzen duzuela ere, berehala ikusiko duzue tornado bat flaskoaren barruan!

NOLA LITEKE?
Flaskoa astintzean, urak alboak jotzen ditu, eta marruskadura sortzen da. Kanpoaldeko likidoak (flaskoaren pareten kontra dagoena) denbora gehiago behar du mugitzen hasteko, baina, azkenean, likido guztia biraka hasiko da flaskoa birarazi ahala. Botila astintzeari utzi ondoren ere, mugimenduan jarraituko du likidoak, eta, handik segundo batzuetara, tornadoa sortuko da, kanpoaldeko likidoaren errotazio erritmoa makaldu egiten delako eta barnealdeko likidoak bizkor-bizkor biraka jarraitzen duelako.