Denak
ARRAUTZA, BARRUKOZ KANPORA

NOLA EGITEN DA?
- Bildu arrautza osoa zinta itsasgarriz.
- Hartu galtzerdia, eta sartu arrautza galtzerdiaren erdiraino, gutxi gorabehera; kiribildu galtzerdiaren muturrak.
- Heldu galtzerdia bi muturretatik, eta birarazi arrautza bere ardatzaren inguruan. Jardun horrela, gutxienez 5 minutuz.
- Zinta kendu gabe, egosi arrautza eltzean; tarteka, eragin.
- Itzali sua 10 minutu igarotakoan; utzi hozten, eta arrautzari azala kentzen diozunean, barrukoz kanpora aurkituko duzu: gorringoa kanpotik eta zuringoa barruan!
