Denak
ARRAUTZEN GAINEAN OINEZ… ARRAUTZAK HAUTSI GABE!

NOLA EGITEN DA?
- Zabaldu zabor poltsak sukaldeko lurrean. Lurra ongi babestuta duzula, antolatu arrautzen kartoiak bi ilaratan (oin bakoitzerako ilara bat).
- Aztertu arrautza guztiak ongi, pitzaturik ez daudela egiaztatzeko.
- Begiratu arrautza guztiak kartoizko ontzietan modu berean orientatuta dauden. Hain zuzen ere, horrexek egingo du indarra kasu honetan, eta, beraz, arreta bereziz zaindu behar duzu baldintza hori. Horrela, bermatzeko gainalde erregularragoa izango du gure oinak (oin hutsik egin, galtzerdirik gabe).
- Norbaiten laguntzaz, jarri oina ahalik eta posiziorik lauenean, kartoizko lehen ontziaren gainean. Helburua da pisua ahalik eta modu uniformeenean banatzea arrautzen gainean.
- Beste oina ere arrautzen gainean jartzeko unea da; aurrera! Aldatu pisua beste hankara, eta bermatu oina beste ilarako arrautza ontzian. Ez urduritu karraska bat entzunez gero; kartoizko kutxa izango da, seguru asko.
- Esan laguntzaileari urruntzeko eta uzteko arrautzen gainean bakarrik ibiltzen. Gogoan izan zein den sekretua: pisua ahalik eta modu uniformeenean banatzea. Ez kikildu!

NOLA LITEKE?
Arrautza ez hausteko arrazoia haren forma da, pisuaren banaketa uniformeaz gainera. Arkitekturako forma sendoenetako baten antzekoa da arrautza: hiru dimentsioko arku baten modukoa. Hau da, sendoagoa da goiko aldean (puntan) eta behekoan (oinarri biribilean). Puntu horietan presio irmoa eginez gero, arrautza ez da hausten, eta modu irregularrean kolpatuz gero, aldiz, pitzatu egingo da.
