Denak
Berregin dezagun “uraren zikloa”

NOLA EGITEN DA?
- Bete botila urez, eta jarri bero iturri baten gainean (berogailuaren gainean), bizkorrago berotu dadin.

ZER GERTATUKO DA?
Gainaldean likido egoeran dagoen ura lurrun bihurtuko da beroaren eraginez, eta botilaren goiko aldera igoko da. Botilaren goiko aldean, hoztu egingo da ur lurruna, eta, lurruna berriro ur bihurtuta, ur tanta txiki-txikiak agertuko dira, eta “lainoak” eratuko dituzte. Tanta txiki horiek elkartu, eta tanta handiagoak sortuko dituzte, baina, pisuaren eraginez, berriro botilaren beheko aldera jaitsiko dira (“prezipitatu” egingo dira). Eta, horrela, berriro hasieratik hasiko da uraren ziklo.

AXKARRENENTZAKO AZALPENA
Lurrak ur kantitate mugatua du, eta, hori dela eta, “uraren naturan zeharreko zirkulazioa" deritzon fenomeno bat garatu zuen. Eguzkiaren beroarekin, ura lurrundu, eta zerura igotzen da. Goian, hoztu egiten da, eta likido bihurtzen da, berriro, eta euri modura jausten da. Naturan amairik gabe errepikatzen da fenomeno hori!
