Denak
HIRU DIMENTSIOTAN IKUSTEKO BISOREA

NOLA EGITEN DA?
- Kalkatu gurutze bat, marrazkian ikusten den bezala, 30 x 20 cm-ko kartoi mehe beltz batean.
- Moztu gurutzea guraizeekin.
- Jarri argazki edo marrazkia mahai batean, eta eutsi kartoi meheari irudian ikusten den bezala.
- Begiratu irudiari segundo batzuez gurutzean zehar, begiak kliskatu gabe.

ZER GERTATUKO DA?
Harrigarria! Irudi laua 3 dimentsiotan ikusten da!

NOLA LITEKE?
Burmuina ohituta dago irudiak 3 dimentsiotan ikusten. Gurutzearen formak argazkiaren ertzak estaltzen dituenez, zure garuna ez da konturatzen irudia laua dela eta benetako paisaia balitz bezala eta 3 dimentsio balitu bezala interpretatzen du. Ilusio optiko bat da.
