Denak
XABOI HODEIA

NOLA EGITEN DA?
- Sartu xaboi pastilla mikrouhin labean (plater batean, ahal bada).
- Berotu bi minutuz, goreneko potentzian.
- Begiratu nola handitzen doan “munstro zuria”.
- Ireki labea, eta itxaron hoztu arte. Oso bero egongo da! Atera krispeta erraldoi bihurtutako xaboia labetik.
- Pixka bat hoztutakoan, eskulturak, forma askotako xaboiak… egiteko erabil dezakezu.

NOLA LITEKE?
Esperimentu honetan, Charlesen Legea betetzen da, gasen legeetako bat. Teoria horren arabera, “presio konstantean dagoen gas kantitate jakin baten tenperatura areagotzean, gasaren bolumena handitu egiten da, eta tenperatura hoztean, gasaren bolumena txikitu egiten da".
